Mostrando entradas con la etiqueta analogikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta analogikoa. Mostrar todas las entradas

8 abr 2012

Oporraldi aurreratua

Pasaden ostiralean, lanean geundela Interneterako konexioa desagertu zitzaigun. Bai, bapatean ez genekien non bilatu, zer kontsultatu, norekin partekatu,  non argitaratu... laburrean esanda, ez genekien nola jardun.
Eguneroko nire lanean behintzat aurreikusita dago, besteak beste: herriari buruzko google-en alertak kontsultatzea, lankideek sortu dezaketen informazio publiko interesgarriak hedabide digital ezberdinetan publikatzea, facebook-eko plataforma kudeatzea... eta hori guztia konexioa barik, ezinezkoa da.
Enpresako teknikari informatikoa gainera oporretan zegoen, beraz, beste zeregin "analogikoetara" ekin nion.

Lanegun erdia pasa eta lankide batek bere iPad-a eta smartphone-a piztu. Hura bai ideia ona! Wifia dute bi "katxarroek", eta horretaz baliatu, ondoko ordenagailuak hornitu zituen, ohiko jarduerei bueltatuz.

Hausnarketa: internet-a desagertuko balitz... auskalo zer nolako etorkizuna izango genuke...!

21 feb 2012

Natibo digitalak. Zoragarria!


Lana dela eta, duela 2 hilabete inguru hitzaldi-ikastaro interesgarri batera joan nintzen, kide batek gomendatuta. Probetxugarria izateaz gain, asko harritu ninduen bideo bat erakutsi zigun hizlariak.
"Gaur hemen bildutakoak papera eta arkatzarekin moldatu izan gara haurtzaroan; gaur egungo umeak ordea, natibo digitalak dira" eta erdaraz esaten den moduan para muestra un botón (ikusi bideoa).

Harrituta geratu nintzen, batetik zoragarria iruditu zitzaidalako urtebete inguruko haurrak teknologia berriekin eta konkretuki smartscreenekin zein neurriraino dauden trebatuta ikusita; eta bestetik, betidanik ezagutu dugun paperezko aldizkari batekin saiatzen denean ez delako gai formatu "analogikora" moldatzeko.

Zein da gure etorkizuna teknologia berriekin?
Ahaztuko da datorkigun belaunaldia orriak pasatzen eta dinamikoak ez diren irudiak ulertzen?
Horra hor nire galderak, norbaitek erantzunik badu...