Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

16 may 2012

Quino eta mass media

Joaquín Salvador Lavado da Mafalda pertsonaia munduan zehar hain famatua egin duena. Gehienok "Quino" ezizenez ezagunagoa izango dugu argentinar hau. Irudigile honek, Mafalda neskatoaren ikuspuntutik gizartearen, hezkuntzaren eta hedabideen inguruko hausnarketa sakona egin du umorea eta komikia adierazpen formak uztartuz.

Hauxe da mass mediari buruz (populazioaren gehiengoari zuzendutako komunikazio kanalak) duen iritzia:


Bitxia da nork errazten dion flautistari telebista eta zelan sortzaile kreatiboa izatetik, ardi "hutsa" izatera pasa den.


15 may 2012

Monsieur Lazhar




Bachir Lazhar, 55 urteko etorkin aljeriarra, lehen hezkuntzako maistra bat ordezkatzeko kontratatu dute Montrealgo eskola batean, oso zirkunstantzia tragikoetan hil baita hura. Dituen ikasle berriei etsekabe handia egin die haren heriotzak. Hortaz, Lazharren karisma eta irakasteko duen modu berezia funtsezkoak izango dira ikastaroa aurrera atera dezaten. Zera da haietako inork ez dakiena, irakasleak bere jaioterrian izandako iragan traumatikoa. Gainera, beldur da ez ote duten deportatuko, oraindik ez baitu Kanadan bizilekua izateko baimenik.

Herrialdea: Kanada
Zuzendaritza eta gidoia: Philippe Falardeau
Argazkia: Ronald Plante
Muntaketa: Stéphane Lafleur
Musika: Martin León
Aktoreak: Fellag, Sophie Nélisse, Émilien Néron, Danielle Proulx, Brigitte Poupart
Iraupena: 94 min
Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: gaztelania

Informazio gehiago: Cine y derechos humanos
Trailerra:


14 may 2012

Start game (by Eduard Punset)

Eduard Punset nazioarteko mintzalari aparta da. Giza jokabideaz, burmuinaz, hezkuntzaz, umeaz... asko daki honek.Horregatik dago hain baloratua.

Pasaden aste honetan, Punsetek bere blogean bideo-jokoen eta hezkuntzaren inguruko artikulu bat argitaratu du "Start game" izenburupean. Eta bertan zera esaten da: nahitaez gaur egungo hezkuntza sistemak bideo-jokoen erabilera didaktikoa sustatu behar duela, haurren entretenimendua ez ezik, euren garapena bermatzeko. Belaunaldi berrien formakuntzarako erreminta honen aldarrikapena egiten du.

Izan ere, joko eta hizkuntza digital hauen abantailak asko dira, are gehiago gurasoek ere tartean parte hartzen badute:
  • erabilgarriak, dibertigarriak eta hezigarriak dira aldi berean
  • erronkak gainditzeko estrategia on baten erabilera eskatzen dute
  • irakasleek eskaintzen ez duten informazio berria ematen dute
  • memorizatzeko pizgarri direlako
  • galderak erantzutea delako irabazteko bidea

Artikulua osorik irakurtzeko, egin klik hemen. On egin dagizuela!

Eduard Punset, artxiboko irudian (EFE)

13 may 2012

Jaunartzeak aitzaki: punta-puntako gadget-a

Maiatzean, bederatzi eta hamar urte bitartekoen jaunartze sasoia heltzen da. Fededuna izatea edo ez izatea, hori bigarren mailako gauza da. Horrelaxe aitortuko dute zenbait urte barru ume horiek, opariak jasotzea ilusio handia egiten zielaren alde.

Orain dela 15 bat urte, arropa, panpinak, liburuak edo asko jota, bizikleta bat edo dirua ematen zizuten hurbilekoek. Baina azken urteotan, haurren lehentasunak eta eskakizunak oso finak bihurtu dira. Gaur egungo opariak izen abizenekin datoz: Nokia c5-03, iPod nano, Canon EOS 550D eta holako letra-zenbaki konbinaketak buruan dituzte gazteenek, eta bitxiena da badakitela askok zertaz hitz egiten duten (eta nola funtzionatzen duten teknologia berri horiek).

Izan ere, duela hilabete pare bat, "natibo digital" terminoaz egon ginen berbetan, eta horiek gurekiko abantail handia dute, erreminta berriekin jaio direlako eta erabiltzeko aukera gehienak denbora laburrean menperatzen dituztelako.

Dena den, galdera bat bota behar dut ezinbestez: benetan 9-10 urteko ume batek azken belaunaldiko sakeleko telefonoa behar du? (behar, hitzaren zentzu hertsian) benetan, ez zaio baliagarria izango noizbehinka bere tutoreen gidaritzapean argazkigintzaz ikastea eta nerabezarorako edo helduarorako kamarak uztea?

Puntu batera iritsi gara gure gizarte honetan non, materialki izatea, garrantzitsuenetariko balorea bilakatu den, eta, eskatzea, erabiltzea, botatzea eta orduan gadget-aren azkeneko bertsioa erostea ondo ikusita dagoen. Ni ez nator honekin bat, ikuspuntu material eta ekologikotik begiratuta. Eta umeen adinari dagokionez, ados, ondo deritzot haurrak teknologia berrietan sarrarazteari eta erabileran inplikatzeari, baina gauza bakoitza bere momentuan. Hamar urteko umeei ikasgeletara kamaradun sakeleko telefonoekin joatea uzten badiegu, cyberbullyng-a (beste gauza batzuen artean) ohiko praktika bihurtuko da sarean, tamalez. Eta ez naiz bakarrik ari ikasle-ikasleen arteko bullying-az ari, baizik eta irakasle-ikasleenaz ere. Kontuan har dezagun hau, etorkizunerako besterik ez bada...

Nire hausnarketa baino ez da, beste hainbat gauza bezain kritikagarria edo errespetagarria (diñot nik).

8 may 2012

Teknologiaren erabilera hizkuntzan

Gorka Palazio, "Gorpal" auto-izendatu den Leioako ikusentzunezko nire irakasle ohiak, teknologiaren erabilerari buruz hitz egiten digu hurrengo bideo honetan. 2004an oraindik ez zegoen hain hedatuta gizarte sareena, ez ziren iPad-ak existitzen ezta smart-tv-ak eta gainerako teknologia berri hauek existitzen baina Gorpal beti saiatu da mundu digital honetan punta-puntako informazioa maneiatzen.

7 may 2012

La educación lo aguanta todo

Asteburuan, aldizkari bat gainbegiratzen nengoela "Cartas al director" delako atalean, hurrengo iritzi testua aurkitu nuen. Agian ez da artikulu bikaina izango, baina arrazoia ere ez zaio falta.

"Cuando un gobierno decide gastar tontamente en educación, se dedica a comprar ordenadores portátiles para cada alumno, inventarse universidades en cada pedanía y establecer programas para que reciban el título de ESO el mayor número de alumnos, aunque no sepan dividir, que no saben.


La educación lo aguanta todo: poner o quitar deberes, estudiar o no hacerlo, aprendizaje lúdico o esfuerzo. La sanidad, no porque no se puede esterilizar un quirófano con agujas fecales; la defensa, no porque no se pueden mandar maniquíes a patrullar a Afganistán; las obras públicas, no porque los puentes de cartón se hunden; pero la educación aguanta todo lo que sea. Incluso cuanto más necios sean nuestros alumnos, más aplaudirán de mayorcitos a los políticos que hacen disparates.


¿Han pensado qué se puede ahorrar eliminando televisiones públicas, dejando de invertir en aeropuertos destinados al fracaso, cerrando universidades de opereta y facultades vacías, dejando de financiar sindicatos, asociaciones empresariales y partidos? Esta educación, las que ustedes han creado, señores de la política, lo aguanta todo. Con cargo al futuro, por cierto".

José Luis Méndez Muñoz. Murcia


24 feb 2012

Zinema eta hezkuntza

Aisialdiari lotutako hezkuntzarekin abiatzen naiz gaur. Batxilergoa egiten genbiltzanean bi alditan institutuarekin zinemara joan ginela gogoratzen dut, behin "Bailame el agua" eta beste behin "El Bola" ikustera. Badakit orain, filme horiek Irudi biziak izeneko programaren barruan kokatu zirela.

Irudi biziak Elkarteak zinema tresna eta pizgarri gisa erabilita, droga-menderakotasunen prebentziorako eta baloreetan hezteko sortu zen duela 27 urte.

Honen antzeko ekimena dugu Eula. Aurretik aipatu duguna baino gazteagoa da; izan ere, 2010ean sortu zuen Proyecta Fundazioak. Erakundeak bere proiektuaren izaera eta helburuak oso ongi azaltzen ditu hemen (gaztelaniaz): kulturaren eskuragarritasuna, ulermen kritikoa, irudimena, kontzientziazioa, aniztasunari arreta, erantzunkizun soziala eta oinordetza kulturala batik bat.

Plataforma digitala soilik izan arren (ez dago eskolaz eskola joateko pentsatuta, ez dauka giza baliabiderik) asko eta modu anitzez ikasteko antolatuta dago. Jolasak, ariketak, hezitzaileentzako eta gurasoentzako materiala eta baliabideak... Umeek eta gazteek era ludikoan euren ezagupenak zabaltzen dituzte.

Erakargarritasuna eta dinamismoa dira bere punturik indartsuenak, oraingo pelikulen bitarteko ikaskuntza sustatuz. La invención de Hugo (2012), Arthur Christmas (2011), Happy Feet 2 (2011), El gato con botas (2011) edo Kung Fu Panda 2 (2011) dira honen eredu argiak.