Mostrando entradas con la etiqueta zinema. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zinema. Mostrar todas las entradas

15 may 2012

Monsieur Lazhar




Bachir Lazhar, 55 urteko etorkin aljeriarra, lehen hezkuntzako maistra bat ordezkatzeko kontratatu dute Montrealgo eskola batean, oso zirkunstantzia tragikoetan hil baita hura. Dituen ikasle berriei etsekabe handia egin die haren heriotzak. Hortaz, Lazharren karisma eta irakasteko duen modu berezia funtsezkoak izango dira ikastaroa aurrera atera dezaten. Zera da haietako inork ez dakiena, irakasleak bere jaioterrian izandako iragan traumatikoa. Gainera, beldur da ez ote duten deportatuko, oraindik ez baitu Kanadan bizilekua izateko baimenik.

Herrialdea: Kanada
Zuzendaritza eta gidoia: Philippe Falardeau
Argazkia: Ronald Plante
Muntaketa: Stéphane Lafleur
Musika: Martin León
Aktoreak: Fellag, Sophie Nélisse, Émilien Néron, Danielle Proulx, Brigitte Poupart
Iraupena: 94 min
Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: gaztelania

Informazio gehiago: Cine y derechos humanos
Trailerra:


24 feb 2012

Zinema eta hezkuntza

Aisialdiari lotutako hezkuntzarekin abiatzen naiz gaur. Batxilergoa egiten genbiltzanean bi alditan institutuarekin zinemara joan ginela gogoratzen dut, behin "Bailame el agua" eta beste behin "El Bola" ikustera. Badakit orain, filme horiek Irudi biziak izeneko programaren barruan kokatu zirela.

Irudi biziak Elkarteak zinema tresna eta pizgarri gisa erabilita, droga-menderakotasunen prebentziorako eta baloreetan hezteko sortu zen duela 27 urte.

Honen antzeko ekimena dugu Eula. Aurretik aipatu duguna baino gazteagoa da; izan ere, 2010ean sortu zuen Proyecta Fundazioak. Erakundeak bere proiektuaren izaera eta helburuak oso ongi azaltzen ditu hemen (gaztelaniaz): kulturaren eskuragarritasuna, ulermen kritikoa, irudimena, kontzientziazioa, aniztasunari arreta, erantzunkizun soziala eta oinordetza kulturala batik bat.

Plataforma digitala soilik izan arren (ez dago eskolaz eskola joateko pentsatuta, ez dauka giza baliabiderik) asko eta modu anitzez ikasteko antolatuta dago. Jolasak, ariketak, hezitzaileentzako eta gurasoentzako materiala eta baliabideak... Umeek eta gazteek era ludikoan euren ezagupenak zabaltzen dituzte.

Erakargarritasuna eta dinamismoa dira bere punturik indartsuenak, oraingo pelikulen bitarteko ikaskuntza sustatuz. La invención de Hugo (2012), Arthur Christmas (2011), Happy Feet 2 (2011), El gato con botas (2011) edo Kung Fu Panda 2 (2011) dira honen eredu argiak.