Horiek dira adibidez, kirolaren inguruko sarrerak, Nazioarteko Egunak, etab. Apirilaren 19an, ezagun batek "Bizikletaren eguna" zela esan zidan, eta facebook-en hori adierazteko gomendioa helarazi zidan. Eta horri lotuta, bururatu zitzaidan jendeari "Atsegin dut" ikonoaren gainean klikatzeko eragitea, bidirekzionaltasuna suspertzeko, beraiek "ikus-irakurtze" gainazal hori gainditzeko.
Nire sorpresarako, ia 50 pertsona gurekin bat etorri ziren (ikusi irudia) eta arrakastatsua baino arrakastatsuagoa izan zen egun horretako sarrera facebooken. Herriko jendea bikain portatu zen.
Izan ere, oso erraza da "Atsegin dut" gainean klik egitea (idaztea baino azkarragoa), are gehiago kirolari edo gizarteari lotuta badago informazioa, eta beste alde batetik, esan beharra dago lagunei erronka txikiak gustatzen zaizkiela.
Bizimodu geldiezinean, independienteki eta erlojuari lotuta mugitzen garen kultura honi, ondo datozkio ekintza txiki hauek, segundu bakar batean behintzat erakusteko, bat egin dezakegula gizabanakoek zerbaiten alde.

