Otsailaren 25ean eskolan Inauteriak ospatu genituen jolastokira hurbildu ziren guraso eta senideekin. Haur Hezkuntza osoa Pinguino mozorroa jantzi genuen eta "Takolo, Pirritx eta Porrotx" pailazoen "Pingui pinguino" abestia interpretatu genuen batera. Gure txikitxuek oso ondo egin zuten gelan aurreko asteetan ensaiatutako koreografia. Zorionak guztiontzat baita andereñoentzat ere!
* Bideoarenak ez dira nire gelako umeak, baina dantza antzekoa izan zen.
Mostrando entradas con la etiqueta inauteriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta inauteriak. Mostrar todas las entradas
23 feb 2012
22 feb 2012
Anglosaxoitzen
![]() |
| Irudi honen egilea http://www.fidelmendia.net/ da. Bisitatu ezazue bere orria, argazki interesgarri eta onak ditu. |
Praktikak egiten ari naiz eskola batean, 4 urteko haurren gela batean. Hilabete honetan lantzea dagokien unitate didaktikoa Inauterien ingurukoa da, eta gaiari hasiera emateko aurrezagutzetara jo du andereñoak, umeei horma-irudi bat erakusten dien bitartean.
"Zer ikusten duzue posterrean?", "Non dago Txirritx kilkerra?", "Zer jantzi mota darama erratza eskuan duen andrak?", "Eta hauek (zanpantzarrak), nortzuk dira?". Ondoren, haurrek ere ekarpenak egiten dituzte, euren mozorroak zeintzuk diren aipatzen eta zenbait kasutan deskribatzen.
Baina... "Zer festa ospatzen ari dira?" andereñoak galdetzean, batek "Halloween" erantzun, eta izutu egin ninduen egoerak. Globalizazioaren eragina izango ote da ume inuzenteak esandakoa... edo gero eta anglosaxoituagoak al gaude? Horrela jarraituz gero, Mielotxin, Ziripot, Sorgina eta bestelako pertsonaien euskal tradizioa galduz joango zaigu. Eta zuk, zer diñozu?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
