Mostrando entradas con la etiqueta partekatu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta partekatu. Mostrar todas las entradas
20 may 2012
Liburuaren laburpena
Barkatuko didazue lana hemen hain berandu partekatzearren. Egin bai baina sarea eta disko gogor birtualak ia "infinitoak" direnez, ez nekien ezta non utzi nuen ere.
8 abr 2012
Oporraldi aurreratua
Pasaden ostiralean, lanean geundela Interneterako konexioa desagertu zitzaigun. Bai, bapatean ez genekien non bilatu, zer kontsultatu, norekin partekatu, non argitaratu... laburrean esanda, ez genekien nola jardun.
Eguneroko nire lanean behintzat aurreikusita dago, besteak beste: herriari buruzko google-en alertak kontsultatzea, lankideek sortu dezaketen informazio publiko interesgarriak hedabide digital ezberdinetan publikatzea, facebook-eko plataforma kudeatzea... eta hori guztia konexioa barik, ezinezkoa da.
Enpresako teknikari informatikoa gainera oporretan zegoen, beraz, beste zeregin "analogikoetara" ekin nion.
Lanegun erdia pasa eta lankide batek bere iPad-a eta smartphone-a piztu. Hura bai ideia ona! Wifia dute bi "katxarroek", eta horretaz baliatu, ondoko ordenagailuak hornitu zituen, ohiko jarduerei bueltatuz.
Hausnarketa: internet-a desagertuko balitz... auskalo zer nolako etorkizuna izango genuke...!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
