Mostrando entradas con la etiqueta parte hartu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta parte hartu. Mostrar todas las entradas

6 may 2012

"Me gusta"-ren indarra

Lana dela eta, facebook-eko orri bat (ez profila) kudeatzeko erantzukizuna eman didate, eta bertan, erakundearen gorabeherak argitaratu behar ditut, egunero. Ordea, zenbait egunetan, "enpresari" hertsiki lotuta ez dauden gaiak ere interesgarriak deritzogu, eta orduan jendeak eskatuta edo arrakasta nahiko izango duten itxaropenarekin, post "bereziak" plazaratzen ditugu, jarraitzaileen interesekoak izango direlakoan.

Horiek dira adibidez, kirolaren inguruko sarrerak, Nazioarteko Egunak, etab. Apirilaren 19an, ezagun batek "Bizikletaren eguna" zela esan zidan, eta facebook-en hori adierazteko gomendioa helarazi zidan. Eta horri lotuta, bururatu zitzaidan jendeari "Atsegin dut" ikonoaren gainean klikatzeko eragitea, bidirekzionaltasuna suspertzeko, beraiek "ikus-irakurtze" gainazal hori gainditzeko.

Nire sorpresarako, ia 50 pertsona gurekin bat etorri ziren (ikusi irudia) eta arrakastatsua baino arrakastatsuagoa izan zen egun horretako sarrera facebooken. Herriko jendea bikain portatu zen.

Izan ere, oso erraza da "Atsegin dut" gainean klik egitea (idaztea baino azkarragoa), are gehiago kirolari edo gizarteari lotuta badago informazioa, eta beste alde batetik, esan beharra dago lagunei erronka txikiak gustatzen zaizkiela.



Bizimodu geldiezinean, independienteki eta erlojuari lotuta mugitzen garen kultura honi, ondo datozkio ekintza txiki hauek, segundu bakar batean behintzat erakusteko, bat egin dezakegula gizabanakoek zerbaiten alde.

5 mar 2012

Eguneko aipamena

"Esadazu eta ahaztuko dut, erakutsi diezadazu eta gogoratuko dut, parte hartzeko bultzatu diezadazu eta ikasi egingo dut".
Benjamin Franklin (1706-1790) Zientzialari estatu batuarra