Aisialdiari lotutako hezkuntzarekin abiatzen naiz gaur. Batxilergoa egiten genbiltzanean bi alditan institutuarekin zinemara joan ginela gogoratzen dut, behin "Bailame el agua" eta beste behin "El Bola" ikustera. Badakit orain, filme horiek Irudi biziak izeneko programaren barruan kokatu zirela.
Irudi biziak Elkarteak zinema tresna eta pizgarri gisa erabilita, droga-menderakotasunen prebentziorako eta baloreetan hezteko sortu zen duela 27 urte.
Honen antzeko ekimena dugu Eula. Aurretik aipatu duguna baino gazteagoa da; izan ere, 2010ean sortu zuen Proyecta Fundazioak. Erakundeak bere proiektuaren izaera eta helburuak oso ongi azaltzen ditu hemen (gaztelaniaz): kulturaren eskuragarritasuna, ulermen kritikoa, irudimena, kontzientziazioa, aniztasunari arreta, erantzunkizun soziala eta oinordetza kulturala batik bat.
Plataforma digitala soilik izan arren (ez dago eskolaz eskola joateko pentsatuta, ez dauka giza baliabiderik) asko eta modu anitzez ikasteko antolatuta dago. Jolasak, ariketak, hezitzaileentzako eta gurasoentzako materiala eta baliabideak... Umeek eta gazteek era ludikoan euren ezagupenak zabaltzen dituzte.
Erakargarritasuna eta dinamismoa dira bere punturik indartsuenak, oraingo pelikulen bitarteko ikaskuntza sustatuz. La invención de Hugo (2012), Arthur Christmas (2011), Happy Feet 2 (2011), El gato con botas (2011) edo Kung Fu Panda 2 (2011) dira honen eredu argiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario