Kontua da atzo bertan ailegatu zitzaidala umeei zuzenduta dagoen iPaderako gadget edo osagarri berezi bat. Itxuraz, orri arrunt batean marraztu edo margotu beharrean, iPadeko pantaila digitalaren gainean pintatuko lukete haurrek, "eta horrela -esango dute gadget-zale amorratuenek- zuhaitz gehiago ez mozten lagunduko da". (Ni ez nago horrekin guztiz ados)
Zorionez ikastoletan oraindik ere paperetako koloretako marrazkiak ezagutzen dituzte gure txikiek.
Teknologia berrietan murgildu bai baina mesedez, salbamendu-jaka erabil ezazue, badaezpada!
![]() |
| Hau da saldu nahi den gadgetaren adibide bat. "Ver selección"-en sakatuz gero eskaintza handiagotzen da. |

No hay comentarios:
Publicar un comentario