Pasaden aste honetan, Punsetek bere blogean bideo-jokoen eta hezkuntzaren inguruko artikulu bat argitaratu du "Start game" izenburupean. Eta bertan zera esaten da: nahitaez gaur egungo hezkuntza sistemak bideo-jokoen erabilera didaktikoa sustatu behar duela, haurren entretenimendua ez ezik, euren garapena bermatzeko. Belaunaldi berrien formakuntzarako erreminta honen aldarrikapena egiten du.
Izan ere, joko eta hizkuntza digital hauen abantailak asko dira, are gehiago gurasoek ere tartean parte hartzen badute:
- erabilgarriak, dibertigarriak eta hezigarriak dira aldi berean
- erronkak gainditzeko estrategia on baten erabilera eskatzen dute
- irakasleek eskaintzen ez duten informazio berria ematen dute
- memorizatzeko pizgarri direlako
- galderak erantzutea delako irabazteko bidea
Artikulua osorik irakurtzeko, egin klik hemen. On egin dagizuela!
![]() |
| Eduard Punset, artxiboko irudian (EFE) |

No hay comentarios:
Publicar un comentario