13 may 2012

Jaunartzeak aitzaki: punta-puntako gadget-a

Maiatzean, bederatzi eta hamar urte bitartekoen jaunartze sasoia heltzen da. Fededuna izatea edo ez izatea, hori bigarren mailako gauza da. Horrelaxe aitortuko dute zenbait urte barru ume horiek, opariak jasotzea ilusio handia egiten zielaren alde.

Orain dela 15 bat urte, arropa, panpinak, liburuak edo asko jota, bizikleta bat edo dirua ematen zizuten hurbilekoek. Baina azken urteotan, haurren lehentasunak eta eskakizunak oso finak bihurtu dira. Gaur egungo opariak izen abizenekin datoz: Nokia c5-03, iPod nano, Canon EOS 550D eta holako letra-zenbaki konbinaketak buruan dituzte gazteenek, eta bitxiena da badakitela askok zertaz hitz egiten duten (eta nola funtzionatzen duten teknologia berri horiek).

Izan ere, duela hilabete pare bat, "natibo digital" terminoaz egon ginen berbetan, eta horiek gurekiko abantail handia dute, erreminta berriekin jaio direlako eta erabiltzeko aukera gehienak denbora laburrean menperatzen dituztelako.

Dena den, galdera bat bota behar dut ezinbestez: benetan 9-10 urteko ume batek azken belaunaldiko sakeleko telefonoa behar du? (behar, hitzaren zentzu hertsian) benetan, ez zaio baliagarria izango noizbehinka bere tutoreen gidaritzapean argazkigintzaz ikastea eta nerabezarorako edo helduarorako kamarak uztea?

Puntu batera iritsi gara gure gizarte honetan non, materialki izatea, garrantzitsuenetariko balorea bilakatu den, eta, eskatzea, erabiltzea, botatzea eta orduan gadget-aren azkeneko bertsioa erostea ondo ikusita dagoen. Ni ez nator honekin bat, ikuspuntu material eta ekologikotik begiratuta. Eta umeen adinari dagokionez, ados, ondo deritzot haurrak teknologia berrietan sarrarazteari eta erabileran inplikatzeari, baina gauza bakoitza bere momentuan. Hamar urteko umeei ikasgeletara kamaradun sakeleko telefonoekin joatea uzten badiegu, cyberbullyng-a (beste gauza batzuen artean) ohiko praktika bihurtuko da sarean, tamalez. Eta ez naiz bakarrik ari ikasle-ikasleen arteko bullying-az ari, baizik eta irakasle-ikasleenaz ere. Kontuan har dezagun hau, etorkizunerako besterik ez bada...

Nire hausnarketa baino ez da, beste hainbat gauza bezain kritikagarria edo errespetagarria (diñot nik).

No hay comentarios:

Publicar un comentario