Eta hori baldin bada garrantzitsuenetarikoa, ez dut horretan gaur larregi sakonduko. Izan ere, Agurne da gaur mintzagaia. Eta ez, bera ez da nire praktiketako tutorea, bera lehenengo solairuan (2 urte) eta ni bigarrenean (4 urte) bainago. Agurne nire bi lehengusuen (Aimar eta Aritz) andereñoa da. 18 ume ditu ardurapean eta neska gaztea den arren, oso ongi moldatzen da beraiekin.
Ez nuen lehendik ezagutzen, baina bere klasera bisitan joan nintzenean, harrera bikaina egin zidan, eta nahi dudanerako gonbidapena helarazi zidan. Lehengusuei buruz egin zidan berba ere. Bata oso jatorra dela, eredu gisa erabiltzen duela gainerako umeek imitatu dezaten. Bestea hagitz adimentsua dela, eta nik bere hitzak berresten ditut. Aimarren eta Aritzen gurasoak ere Agurnerekin liluratuta daude. Neska apatz eta apal gisa definitzen dute, eta seguru nago berak hau jakingo balu, garrantzia kenduko liekela adjektiboei. Baina ez egiozue kasurik egin... ;)

No hay comentarios:
Publicar un comentario