20 may 2012

Azken sarrera ofiziala (oraingoz)

Azterktak berehala datoz eta egunotan hiperaktibitateak menperatu nau. Gauza askori heldu nahi diot eta ezin (edo bai). Bulegoko lanak ere gainezkatzen du hilero astebetean gutxienez, eta hori lanorduak bikoiztea suposatzen du. Eskerrak biltegi birtualak erabiltzen ditugula enpresan artxiboak bertaratzeko eta behar dugunean eskura izateko.

Hala ere, guzti honek prebentzio-etiketa bat eraman beharko luke: "abtenerse perfeccionistas". Goizeko 02:00ak arte ematea laneko gauzak bukatzen edo unibertsitateko gauzak egiten ez da batere sanoa eta horiek izan daitezke neurri handi batean sarearen kontraindikazioak: denbora larregi ematea konektatuta.

Baina, ez zaitezte okertu, blogaren lehenengo etapa hau positiboki amaituko dut. Atsegin ditudalako teknologia berriak, eta horiek iraganeko dokumentu ahaztuak (vhs-ak dvd-tzea, cassetteak digitalizatzea, paperak eskaneatzea...) berreskuratzeko baita etorkizuna hurbiltzeko, sortzeko, asmatzeko aukera anitzak ematen baitute.

Gure sormena edonon topa eta isla dezagun, Gora Teknologia berrien garaia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario