Horiek dira adibidez, kirolaren inguruko sarrerak, Nazioarteko Egunak, etab. Apirilaren 19an, ezagun batek "Bizikletaren eguna" zela esan zidan, eta facebook-en hori adierazteko gomendioa helarazi zidan. Eta horri lotuta, bururatu zitzaidan jendeari "Atsegin dut" ikonoaren gainean klikatzeko eragitea, bidirekzionaltasuna suspertzeko, beraiek "ikus-irakurtze" gainazal hori gainditzeko.
Nire sorpresarako, ia 50 pertsona gurekin bat etorri ziren (ikusi irudia) eta arrakastatsua baino arrakastatsuagoa izan zen egun horretako sarrera facebooken. Herriko jendea bikain portatu zen.
Izan ere, oso erraza da "Atsegin dut" gainean klik egitea (idaztea baino azkarragoa), are gehiago kirolari edo gizarteari lotuta badago informazioa, eta beste alde batetik, esan beharra dago lagunei erronka txikiak gustatzen zaizkiela.
Bizimodu geldiezinean, independienteki eta erlojuari lotuta mugitzen garen kultura honi, ondo datozkio ekintza txiki hauek, segundu bakar batean behintzat erakusteko, bat egin dezakegula gizabanakoek zerbaiten alde.

Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarAupa Izas: zure aitaren gauzak miatu badituzu agian daukazu hemen aipatzen den elefanteari buruzko informazio gehiago. Holan bada ezagutu nahiko nuke.
ResponderEliminarhttp://gorkavelasco.blogspot.com.es/2012/04/beste-animalia-batzuk.html
Ba elefanteari buruzko zerbait aurkitzen badut komentaukotzut ze bai, aitak milaka gauza zituen bere orden "desordenatu" horretan (neu bezala) baia denbora eman behar didazu horretarako, zail izango zaidalako hainbeste paperen eta artxibo digitalen artean murgiltzea eta zerbait interesagarria topatzea. Baina esandakoa, Arangurengo Elefantearen jatorria edo beste ezerren berri lortzen badut, esangotzut Gorka.
Eliminar